Nabarreriako Gerraren 750. urteurrena (1276)

1276ko udan, Henrike I.a Xanpainakoa hil eta bi urtera, Nafarroako erresuma gerra zibilean murgildu zen; zeinen gatazka nagusiak Iruñeko hiriburuan izan baitziren. Han hil ala biziko borrokan aritu ziren bi burgu frankoak –San Zernin eta San Nikolas– eta beste bi udal erakundeak: Nabarreria hiria eta San Migeleko burgu erantsia. Nabarreriako Gerra (1276) hasi zela 750 urte betetzen direnean, Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak efemeride horrekin zerikusia duten zenbait dokumentu erakutsiko ditu iraileko bere mikroerakusketan.

Bi urte lehenago erregea hil zenean, koroa Joana alabaren esku geratu zen, adin txikiko neskatoa baitzen, Blanca de Artois erregina alargunaren tutoretzapean. Filipe III.a Ausarta, Frantziako erregea, haren lehengusua zen, eta haren babesa eskatu zuen, ez bakarrik inguruko monarkien –Gaztela eta Aragoi– asmoei aurre egiteko, baizik eta erresumak hartu behar zuen norabide politikoagatik zatituta eta elkarren aurka zeuden nafar nobleziaren jarrerari aurre egiteko ere.

Ama erregina oinordekoarekin Frantziara joan zen, erresumaren gobernua Cascanteko jauna zen Pedro Sánchez de Monteagudo ricohombreari eman ondoren. Gaztelako inbasioaz gain, García Almoravid buru zuen beste nobleen alderdiaren oposizioari ere aurre egin behar izan zion gobernadoreak. Cascanteko jaunak laster eman zuen dimisioa, eta Frantziako erregeak Eustache de Beaumarchais jarri zuen haren ordez, ordura arte Toulouseko seneskala izandakoa. Gobernadore berria iritsi bezain laster, 1275. urtearen amaieran, noble gehienen etsaitasunarekin egin zuen topo, nobleziak ez baitzuen begi onez ikusten erregina gaztea Filipe, Frantziako erregearen bigarren semearekin, ezkontzeko proiektua. Gatazka politiko horri Iruñea garai hartan osatzen zuten lau udal-erakundeen arteko gizarte-lehia ere gehitu zitzaion; udal-erakunde horiek, gainera, beren harresiz inguratutako esparruek bereizten zituzten eta gerrarako makinez sendo hornituta zeuden.

Nabarreriaren –Iruñeko apezpikuak lagunduta– zein noble handien etsaitasunak gobernadorea San Zernin burguan babestera eraman zuten; zeinak urte batzuk lehenago, beste burgu frankoarekin, San Nikolas delakoarekin, koalizioa osatu baitzuen. Uda osoan zehar luzatuko zen 1276ko ekainaren hasieran piztutako gerra irekia. Guilhem Anelier izeneko Toulouseko soldadu-trobadore batek, gobernadorearekin batera iritsia zenak, poema luze bat idatzi zuen, eta hari esker gerraren gorabeheren berri zehatza dugu. Haren arabera, gerrak hainbat fase izan zituen eta bi tregua-aldi izan ziren. Hasieran, bi bandoek euren harresietatik katapultaz bonbardatu zituzten elkar, baina laster hiriaren errebaletan –Takonera, Arrotxapea eta egungo Gazteluko Plaza– zelaian aurrez aurre, gorputzez gorputz, borrokan hasi ziren, eta geroago haien defentsak erasotzen ere saiatu ziren.

San Zernin eta San Nikolas burgu frankoek Frantziako erregeari laguntza eskatu zioten, zeinak armada handi bat bidali baitzuen Humbert de Beaujeu kondestablearen agindupean. Pirinioak zeharkatu ondoren, irailaren amaieran, Nabarreriari setioa ezarri zioten. Eraso bortitza gertatu aurreko gauean, nobleek eta buruzagi errebeldeek hiria bere kasa utzi zuten, heriotzak eta hiriaren suntsiketa eta erreketa eraginda. Sugarren ondorioz, Nabarreria erabat suntsituta geratu zen, eta katedrala, haren altxorrak eta dependentziak, erregeen hilobiak barne, arpilatu zituzten. Horrela, errauts bihurturik, Nabarreria hutsik geratuko zen mende erdiz. Nafarroatik alde egin baino lehen, Frantziako armadak erresuma osoan zehar erbesteratuen atzetik jardun zuen, baita matxinatuen esku zeuden hiri eta gazteluak menderatzen ere. Traidoreak exekutatu, arrastaka eraman edo espetxeratu zituzten; ihes egindako ricoshombres izenekoak eta noble handiak –García Almoravid, Íñigo Almoravid, Juan de Vidaurre, Gonzalo Ibáñez de Baztán, Pedro Jiménez de Zabalza, Jimeno Pérez de Opaco, Jimeno de Oárriz, García Pérez de Lizoain, Pedro de Berasáin edo García de Arregui– proskribatuak edo auzipetuak deklaratu zituzten, eta haien ondasunak konfiskatu zizkieten, Pedro Sánchez de Monteagudori izan ezik, García Almoraviden aginduz Nabarrerian eraila izan baitzen matxinoengandik aldendu eta gobernadorearekin bat egin nahi izan zuenean.

El caballero Corbarán de Vidaurre jura a la reina Juana I de Navarra en la persona del gobernador Eustaquio de Beaumarchais. Testigos los veinte jurados de los burgos francos. Pamplona, 8 de junio de 1276

Corbarán de Vidaurre zaldunak, Eustaquio de Beaumarchais gobernadorearen bidez, zin egiten dio Joana I.a Nafarroako erreginari. Burgu frankoetako hogei epaimahaikideak lekuko.

Iruñea, 1276ko ekainaren 8a

AGN, Comptos. Cajón 3, núm. 128

Acuerdo entre los respresentantes del gobernador y el alcaide del castillo de Monreal prohibiendo la entrada en él a los líderes nobiliarios derrotados en la Navarrería (Gonzalo Ibáñez de Baztán, su hijo Juan González de Baztán, García Almoravid, Juan de Vidaurre y otros) enemigos de la reina.

Nabarrerian garaitutako nobleen buruzagiei (Gonzalo Ibáñez de Baztán, haren seme Juan González de Baztán, García Almoravid, Juan de Vidaurre eta beste batzuei), erreginaren etsaiei, gazteluan sartzea debekatzen dien Gobernadorearen ordezkarien eta Eloko gazteluko alkaidearen arteko akordioa.

Elo, 1276ko abenduaren 22a

AGN, Comptos. Cajón 3, núm. 127

Relación de viñas confiscadas a los proscritos vecinos de la Navarrería y alquiladas por el rey en el término de Ezcaba. 1304

Nabarreriako erbesteratuei konfiskatutako eta erregeak Ezkabako mugapean alokatutako mahastien zerrenda.

1304

AGN, Comptos. Registro 8, fol. 86 vuelto

Felipe III el Atrevido, rey de Francia, ordena al gobernador de Navarra que procure que sean devueltos los bienes arrebatados a los de la Navarrería durante la guerra.

Filipe III.a Ausartak, Frantziako erregeak, Nafarroako gobernadoreari agintzen dio gerran zehar Nabarreriakoei kendutako ondasunak itzul daitezen ahalegindu dadila.

Paris, [1278]ko urtarrilaren 4a

AGN, CODICES,C.3, fol. 20 recto, columna 1

Felipe III el Atrevido, rey de Francia, ordena al gobernador de Navarra que compense al obispo y a la catedral de Pamplona por los daños sufridos durante la guerra.

Filipe III.a Ausartak, Frantziako erregeak, Nafarroako gobernadoreari agintzen dio apezpikuari eta Iruñeko katedralari gerran jasandako kalteengatik kalte-ordaina eman diezaiela.

Saint Germain in Laye, [1278]ko uztailaren 7a

AGN, CODICES,C.3, fol. 14 recto y vuelto

Felipe III el Atrevido, rey de Francia, ordena al gobernador de Navarra que compense al obispo y a la catedral de Pamplona por los daños sufridos durante la guerra.
Gastos del baile de Pamplona en la ejecución de Gillhem de Anelier y por el embargo de sus bienes, acusado de falsificar moneda. 1291

Gillhem de Anelierren exekuzioan eta haren ondasunen bahiketan, dirua faltsutzea leporatuta, Iruñeko bailearen gastuak.

1291

AGN, Comptos. Reg. 5. Fol. 56 vuelto

Transkripzio eguneratua:

“Item por hacer justicia de Guilhem Anelier y de Jaime de Burgos, por razón de que falsearon la moneda, 18 sueldos 9 dineros

Item al escribano que escribió los bienes que fueron hallados y embargados en la casa donde morava don Guillhem Anelier, los cuales tiene don Ramón de Salt en encomienda, 2 sueldos.”

Felipe II el Largo, rey de Francia y de Navarra, conviene con el obispo de Pamplona sobre el dominio temporal de las cuatro poblaciones de Pamplona. París, septiembre de 1319

Filipe II.a Luzeak, Frantziako eta Nafarroako erregeak, Iruñeko apezpikuarekin Iruñeko lau herrien gaineko denborazko aginteari buruz hitzartutako akordioa.

Paris, 1319ko iraila

AGN, CODICES,C.7, fols. 58, 59, 60, 61

Felipe II el Largo, rey de Francia y de Navarra, conviene con el obispo de Pamplona sobre el dominio temporal de las cuatro poblaciones de Pamplona. París, septiembre de 1319
Felipe II el Largo, rey de Francia y de Navarra, conviene con el obispo de Pamplona sobre el dominio temporal de las cuatro poblaciones de Pamplona. París, septiembre de 1319

Filipe II.a Luzeak, Frantziako eta Nafarroako erregeak, Iruñeko apezpikuarekin Iruñeko lau herrien gaineko denborazko aginteari buruz hitzartutako akordioa.

Paris, 1319ko iraila

AGN, CODICES,C.7, fol 63

Felipe II el Largo, rey de Francia y de Navarra, conviene con el obispo de Pamplona sobre el dominio temporal de las cuatro poblaciones de Pamplona. París, septiembre de 1319

Filipe II.a Luzeak, Frantziako eta Nafarroako erregeak, Iruñeko apezpikuarekin Iruñeko lau herrien gaineko denborazko aginteari buruz hitzartutako akordioa.

Paris, 1319ko iraila

AGN, CODICES,C.7, fols. 64, 65, 66

Felipe II el Largo, rey de Francia y de Navarra, conviene con el obispo de Pamplona sobre el dominio temporal de las cuatro poblaciones de Pamplona. París, septiembre de 1319
“La guerra civil de Pamplona”
  1. ILARREGUI, PABLO

“La guerra civil de Pamplona”

AGN, BIBLIOTECA, FBH/ 1857

“Histoire de la Guerre de Navarre”
  1. MICHEL, FRANCISQUE

“Histoire de la Guerre de Navarre”

AGN, BIBLIOTECA, FBH/1856

“Don García Almoravid. Crónica del siglo XIII”
  1. CAMPION, ARTURO

“Don García Almoravid. Crónica del siglo XIII”

AGN, BIBLIOTECA, FBH_1482 (1889)

“La guerra de Navarra”
  1. GOBIERNO DE NAVARRA

“La guerra de Navarra”

Tomo I. Edición a todo color del códice de la RAH

AGN, BIBLIOTECA, 94(NA).02 ANE