Hirugarren Karlistaldiaren amaieraren 150. urteurrena (1876)
1876ko martxoaren 2ko goizeko zortzi eta erdietan, Karlos de Borbón y Austria-Estek, Karlos VII.a izenez ezagutzen den Espainiako tronurako karlista erregegaiak, Luzaidetik muga hispanofrantsesa zeharkatu eta hiru egunera, Juan María Montoya y García brigadierrak, Lapoblación gazteluko karlista destakamenduaren agindupean, Jacobo Araoz y Valmaseda brigadierrak bidalitako indarrei posizioa eman zien. Horrekin Hirugarren Karlistaldiaren benetako amaiera militarra ezartzen zen, Espainiak XIX. mendean izan zituen hirugarren liskar zibila, Nafarroan eragin berezia izan zuena. Hori dela eta, amaitu zenetik 150. urteurrena bete denez, AGNk gerra honen amaierarekin lotutako zenbait dokumentu erakutsiko ditu hileroko mikroerakusketan.
Gerraren azken faserako bidea irekita geratu zen, 1872an gatazka hasi eta ia hiru urtera, Arsenio Martínez-Campos Antón jeneralak 1874ko abenduaren 29an Sagunton (Valentzia) Alfontso XII.aren berrezarpen monarkikoaren alde agertu zenean. Horrela, I. Errepublikari eta haren ezaugarri izan zen ezegonkortasunari behin betiko amaiera eman zitzaion. Errege gaztearen tronurako igoerak, zeina ia berehala bere tropen buru jarriko baitzen jeneral nagusi gisa, eta Antonio Cánovas del Castillok, gobernuko presidente gisa, aurreko gobernuek erlijioaren aurka hartutako zenbait erabaki itzuliz, karlismoaren hainbat sektore liberalen edo Alfontso XII.ren aldeko aldera erakartzen lagundu zuten, eta horrela, erregegaiaren indarrak ahuldu ziren.
Horrela, 1875ean zehar, eta Lakarko guduan porrot egin bazuten ere, karlisten osteek hilabetetan Iruñearen gainean izan zuten blokeoa altxatzea lortu zuten indar alfontsotarrek, baita Araba, Teruel, Girona, Castelló eta Lleida probintzietan kontrolpean zuten lurraldetik ateraraztea ere; azken honetan azaroaren 19an Seo de Urgel gotorleku karlista hartuz.
Honela, 1876ko otsailaren hasieran, Bizkaian eta Gipuzkoan erregegaiaren indarrak ere garaituak izan ondoren, karlisten kontrolpean zeuden azken eremuak berreskuratzeko misioarekin bat egin zuten Ezkerraren Armada izenekoek, Jenaro de Quesada y Mathews jeneralaren agindupean, eta Eskuinaren Armada izenekoek, Martínez-Campos jeneralaren agindupean. Azken honen esku egongo ziren 1876ko otsailaren 18an Montejurra gailurreko gotorlekua hartu eta egun berean indar karlistek Etxalarko Usategien Gainean eta Peña Platako gotorlekuan (Zugarramurdi ondoan) porrota jasan zuten unitateak. Hurrengo egunean, Karlos VII.aren aldeko indarrek ebakuatu ondoren, Lizarra alfontsotarren indarren esku geratzen zen, eta 28an, Alfontso XII.a erregea Iruñera iristearekin batera, erregegaia bera zen Espainiatik alde egiten zuena, Luzaidetik Frantziaren muga zeharkatuz bere armadaren zati batekin, gainerakoak desegin eta sakabanatzen ziren bitartean.
Montoya brigadierraren agindupeko 84 gizoneko destakamendu txikiak baino ez zuen eutsi egun pare bat gehiago Lapoblación gazteluan eraikitako gotorlekuan gotortuta, harik eta martxoaren 2ko goizean Araoz brigadierraren indarrei amore eman zieten arte, gatazkaren azken gertaera militarra izango zen hartan.
Gerraren amaierak, batez ere Nafarroa bezala gatazkak giza, material eta finantza mailan eragin handiena izan zuen probintzietan, gizarte-adiskidetzearen lan garestiari ekin beharra ekarri zuen (Alfontso XII.a erregeak berak 1876ko martxoaren 13ko Somorrostroko Proklaman adierazia, non “a ninguno debe humillarle su derrota, que, al fin, hermano del vencedor es el vencido” delakoa adierazi zuen), suntsitutakoaren berreraikitze materialari (zubiak, bideak eta, are, Liédenako txalupa Guía ibaiaren gainean – Irati-), bai eta gatazkan zehar izandako eskubide-urraketak konpontzea eta epaitzea ere (Iguzkizako leizeko krimenak, esaterako).
Era berean, gatazkaren amaierak borboien berrezarpena instituzionalizatzea ahalbidetu zuen, gerra amaitu eta 4 hilabetera 1876ko Konstituzioa aldarrikatuz. Karta magna berriak monarkia konstituzionaleko sistema bat ezarri zuen, ahalmen berdinak zituzten bi ganbera parlamentario legegiletan (Kongresua eta Senatua) formalki oinarritua, baina praktikan indargabetua, gobernuan bi alderdi nagusien (liberal-kontserbadorea eta liberal-fusionista) arteko txanda-konpromiso bat zegoelako, zeinak, egonkortasun beherakorrarekin, 1923ra arte iraungo baitzuen.
Arsenio Martínez-Campos y Antón Eskuineko Armadako jeneralburuak 1876ko urtarrilaren 7an emandako agindu zirkulararen helarazpena, bere iritzi karlistengatik inor ez molestatzeko xedatuz, eta Lizarran edo karlismoak kontrolatutako beste hainbat puntutan bizi ziren pertsonen erbesteratzea altxatuz, baita atzerrian bizi ziren pertsonena ere.
Iruñea, 1876ko urtarrilaren 10a
DFN,Caj.20273/7
Gobernazio ministroak Manuel de Elola Heras Nafarroako gobernadore zibilari zuzendutako telegramak, 1876ko otsailaren 20ko Boletín Oficial de la Provincia de Navarra-ren ale berezian argitaratuak; non Lizarrako errendizioa eta Bera eta Peña Plataren hartzea iragartzen diren.
Iruñea, 1876ko otsailaren 20a
DFN,Caj.20273
“Recuerdos de una Guerra Civil”. Tirso Lacalle Ziraukiko Herrenak Agustín Blanchardiri idatzitako gutuna, Antonio Dorregarayk, karlisten armadako jeneralak, gerra zibilean Oteitzaren korta batean guardia zibil bat fusilatzeari buruz esandakoa gaitzestuz.
Zirauki, 1880ko urriaren 25a
CÓDICES, L.19 (f. 25v)

















